Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean

  • Autores: Maria Ruiz Torrado
  • Directores de la Tesis: Mari Luz Esteban Galarza (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Dolores Juliano (presid.), Jone Miren Hernández García (secret.), Carmen Gregorio Gil (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Estudios Feministas y de Género por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesiak ardatz izan du kartzela genero-ikuspegitik aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Horretarako, hiru ildo nagusi garatu ditu: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre egiteko erresistentzia-praktikak eta agentzia. Ikuspegi biktimizatzaileak eta kriminalizatzaileak baztertu nahi izan ditu, eta emakume presoak baliozko solaskidetzat hartu. Euren arteko aniztasuna kontuan hartuta egin nahi izan du, horren konplexutasunari helduta. Azken batean, ikerketak ezinbestekotzat du emakume presoei buruzko bestelako iruditeria sortzea, errespetua eta aintzatespena funts hartuta, eta euren nondik norakoen jakintzan sakontzea, aktore sozialak euren bizitzen oinarrizko protagonista bezala hartzen dituen ikusmoldearen bidez ¿nahiz eta, batzuetan, aktore sozial horiek ekintzarako eta eraldaketarako aukerak murrizten dituzten testuinguruetan egon.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno