Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de ZeharGAIT: Lanbide Heziketan zeharkako gaitasunak garatzeko tresna praktikoak. Irakasleentzako baliabideak

Leire Escajedo San Epifanio, Igor Filibi López

  • Irakaskuntza ez da jada ezagutza teoriko eta praktikoen transmisio soila. Maila akademiko desberdinetako hezitzaileek, gaur egun, ikasleengan zeharkako gaitasunak garatzeko beharrari egin behar diote aurre. Talde-lana, pertsonen arteko komunikazioa, emozioen kudeaketa edo gatazken konponketa bezalako trebetasunak funtsezkoak dira edozein egresaturen prestakuntzan. Hala ere, oso obra praktiko gutxi daude irakasleei gelan trebetasun horiek garatzeko baliabideak eskaintzen dizkietenak. Eta are gutxiago dira lanbide-heziketako maila desberdinetako ikasleei bereziki zuzentzen zaizkienak. Liburu hau behar horri erantzuteko sortu da, IkasLAN Bizkaia eta BBK-ren laguntzaz. Aldez aurretik zeharkako konpetentziei buruzko ikerketa teoriko eta praktiko zorrotza egin dela bermatuta, liburu honen egileek ikasgelan gaitasun horiek zuzenean lantzeko tresnak eskaintzen dizkiete edozein ziklo eta familiatako LHko hezitzaileei. Obra unitate didaktikotan antolatuta dago, baina jarduerak modu independentean eskaintzen dira, bakoitza jarraibide zehatzekin, bai eta egokitzat jotzen diren doikuntzak egiteko aukerekin. Lehen unitateak, modu irisgarrian, jarduera guztietan erabili beharreko oinarri komun erraz bat proposatzen du; bigarren unitateak, berriz, talde-lanaren zeharkako konpetentziak jorratzen ditu. Kasu honetan, arreta talde-lanaren dimentsio ezberdinetan jarri izan da. Alde batetik, talde-lanak berak suposatzen duenari, bai eta, aldi berean, talde baten bizitzak igarotzen dituen fase bakoitzean jokoan jartzen diren giza trebetasunei ere; hau da, taldeak sortzen direnetik desegiten diren arte, bien bitartean arauak ezartzeko faseetatik edo barne-zailtasunak ematen direla. Hirugarren unitateak lantzen dituen zeharkako trebetasunak pertsonen arteko harremanei dagozkienak dira, erakundeen testuinguruan; besteak beste rolen esleitzeak eta rolen arteko tenkak lantzen dira. Laugarren unitateak, berriz, komunikazioa jorratzen du -bere forma desberdinetan-, emozioen kudeaketarekin batera. Azken unitateak, bestalde, gatazken kudeaketari eta gatazken konponbideari ematen dio arreta.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus