Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Zer da nazioa?

La imagen de portada del libro no está disponible

Información General

Otros catálogos

Descripción principal

  • Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe. Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoa dugu Ernest Renan (1823-1892). Zer da nazioa? -1882an emandako hitzaldian- adierazten den nazioaren teoria testuinguru historiko jakin batean kokatuta dago. Izan ere, nazioa osatzen duten azaugarriak aztertzean, elementu objektiboez gain, borondatezko adierazpenaren ezinbestekotasuna azpimarratzen du autoreak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno