Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Garraio propietateak nahasketa hirutarretan

Miren Larrañaga Serna, Mohammed Mounir Bouali Saidi, José Antonio Madariaga Ibarra, C. Santamaría

  • Lan honetan, nahasketa hirutarretan egindako garraio-propietateen ikerketan lortu diren emaitzakaurkezten dira. Aztertu den nahasketa 1,2,3,4-tetrahidronaftalinak, isobutilbentzenoak eta ndodekanoak osatzen dute. Nahasketa horretarako termodifusioko, difusio molekularreko eta Soretkoefizienteak zehaztu dira 25ºC-ra. Termodifusioko koefizienteak zehazteko teknikatermograbitazionala erabili da; Tutu Simetriko Irristagarriko teknika erabili da difusio molekularrekokoefizienteak zehazteko; azkenik, termodifusioko eta difusio molekularreko koefizienteen neurketenkonbinaziotik Soret koefizienteak zehaztu dira, osagaien fluxu-ekuazioaren arabera. Horrez gain,garraio koefizienteak zehazteko behar diren propietate termofisikoak neurtu dira: dentsitatea,errefrakzio-indizea, biskositate dinamikoa eta espantsio termikoko koefizientea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus