Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak egiaztatzearen artehunak.: Baliotasuna helburu

Paula Elosua Oliden

  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna egiaztatzeko proba batek, bidezkoa izango bada, hainbat betekizun tekniko eta etiko zorrotz bete behar ditu. Egiaztatze-probak prozesu jarraitu baten emaitza dira, eta hizkuntzalaritza aplikatuak eta psikometriak bideak zehazten dituzte. Hain zuzen ere, hizkuntzalaritzak hizkuntza-gaitasuna zer den definitzen eta horren ezaugarriak zehazten laguntzen du, eta psikometriak gaitasun hori zuzen neurtzeko beharrezko prozedurak eta printzipioak aplikatzen ditu. Lan honetan, bidezko egiaztatze-proba batek jarraitu beharreko urratsak deskribatuko dira. Hamar dira aipatzen diren pausoak eta bakarra da bilatzen den helburua: kalifikazioen baliotasuna. Egiaztatze-proben azpitiko oinarri sendo batek bakarrik bermatuko du kalifikazioek alborapenik ez dutela, horien erabilera zuzena dela eta ondorio negatiborik ez dutela; hau da, emaitzek egoki eta zuzen islatzen dituztela hautagai baten hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus