Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mekanismo lauen sintesirako eta ikasketa zinematikorako irakaskuntza softwarea

Mikel Diez Sánchez, Mónica Urízar, Erik Macho Mier

  • Lan honen helburua software baten aurkezpena da. Softwarea pentsatuta dago ikasleek mekanismoen sintesia eta ikasketa zinematikoa egiterako orduan aurkitzen dituzten zailtasunak gutxitzeko. Softwarea, GIM deiturikoa, ikasleei laguntzen die mekanismoen alorrean sakontzen era errazago eta bisualago batean. Esperientziak esaten digu klaseko teoremak eta kalkuluak software baten bidez aurkeztea eta azaltzea oso lagungarria dela. Era honetan GIM softwarea ikasleek jasotako ezagutza indartzeko asmoarekin, ariketa praktikoetan erabiltzen da. Softwarearen ezaugarri nagusiak, beste batzuen artean, hurrengoak dira: kokapen arazoaren ebazpena, abiadura eta azelerazioen kalkulua, singularitateen analisia, mugimendu lauaren entitate esanguratsuen adierazpena, mekanismo lauen sintesirako metodo grafikoen erabilera. Softwarearen bitartez ikasleek emaitza guztiak ikusteko aukera daukate, baita euren aldaketa denbora zehar ere. Honek errazten du kontzeptu teoriko sakonagoen aurkezpena eta euren pentsaera kritikoa estimulatzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus