Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Durangoko emakumeen kartzela

María Gorosarri González

  • Espainiako faxismoaren errepresioa emakumeen jarduera politikoa ezeztatzean zetzan. Gizonezkoak gerra-presoak ziren bitartean, andrak lege-hausle soilak ziren. Horregatik, emakumeentzako espetxeak ez ziren gizonezkoentzako kartzelen modukoak: ez zuten espetxe itxurarik, komentuak izaten baitziren. Emakumeentzako espetxeak ez ziren gizonezkoentzako kontzentrazio-zelaiak ere, andra guztiek ezin baitzuten legezko esklabutza-lanik gauzatu. Izan ere, sei urtetik aurreragoko zigorra zuten presoek lan egitea galarazota zuten. Ondorioz, haien egoera “emakumeentzako biltegiak” esamoldearekin definitu zuen Tomasa Cuevasek, Durangoko eta beste hainbat herritako espetxeetan urte luzeak eman eta gero. Hortara, feminitateak elkartasunaren ezaugarri berezituak sortu zituen: presoen autonomia eta Durangoko emakume zibilen adorea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus