Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Aniztasun linguistiko eta kulturala euskal eskolan

  • Autores: Nekane Larrañaga Aizpuru, María José Azurmendi Ayerbe, Naiara Berasategi Santxo, Hiart Etxepeleku Idiazabal
  • Localización: Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política, ISSN 0214-7912, Nº Extra 1, 2010 (Ejemplar dedicado a: Sociedad e innovación en el siglo XXI)
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Komunikazio hau "Aniztasun Linguistiko eta Kulturala, Euskal Autonomi Erkidegoan (ANILIKU-EAE) /Diversidad Lingüística y Cultural, en la Comunidad Autónoma Vasca (DILICU-CAV)" izeneko ikerketa taldearen barruan kokatzen da; horrela, zenbait aurrekari ditugu jadanik ANILIKU-EAE taldean bertan (Azurmendi 2000, et al. 1996, 2008, 2009; Berasategi et al. 2009; Larrañaga ..., et al. 2005, 2009), eta baita gure taldetik kanpo ere (Etxeberria 1999. 2006; Huguet 2005, Ibarraran et al. 2007; Ikuspegi 2008; Lasagabaster 2003; Zapata 2006). Komunikazio honetan aztertzen dena, konkretuki, hauxe da: hizkuntzarteko eta kulturarteko erlazioa, bertakoen eta etorri berrien ikuspegitik, eskola testuinguruan, gehienbat ikuspegi psiko-soziopedagogikotik, EAE-ko D.B.H.-ko etapan.

      Hezkunzta sistema, esparru giltzarria da. Bertan elkar ekintzak, elkar trukeak eta elkar harremanak ematen dira etnia, kultura, hizkuntza,... ezberdinen artean. Identitatearen sorrerarako gune garrantzitsu ere bada. Ikastetxean ematen diren etnia arteko erlazioen ikerketak, oro har errealitate sozialean maila zabalagoan ematen direnen adierazle edo ispilu dira. Ikastetxea, era berean, bizikidetza sozialeko maila desberdinak sortzeko gune errealak dira. Horregatik, interesgarria da egungo egoera ezagutzea, gero bertan esku hartu ahal izateko: kultura, identitate, hizkuntza... ezberdinen arteko bizikidetzan lagundu edo sustatzeko.

      Ikerketa honek, hezkuntza sisteman jarriko du atentzioa eta bertan ematen diren kulturarteko eta hizkuntzarteko erlazioak aztertuko ditu. Komunikazio honetan zehazki, hizkuntzekiko eta kulturekiko adierazpen inguruko zenbait ondorio aurkeztuko dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno