Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Irakurketa soziohistorikoa erlatibozko egitura ez-estandarren jatorriaz eta bilakabideaz

  • Autores: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga San Román
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 116, 2021, págs. 17-39
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honetan zein ereduko erlatibozko perpausen erabilera eta bilakabidea dugu aztergai, eta indar berezia egiten dugu erlatibozko izenordaina sistematikoki eta argumentuaren kasu-marka edozein izanda ere modu berean markatzen duten egiturak azaltzeko. Egitura ez-estandar hori ez da agertzen testu historiko kanonikoetan, baina XVII.-XIX. mendeen artean ohikoa da testu-genero jakin batzuetan: gutun pribatuetan, administrazio-agiri eta -gutunetan, eta notariotza-agirietan. Bada, soziolinguistika historikoaren ikuspuntu eta hatsarreak baliatuz, behin-behinean okertzat jo litezkeen erlatibozko egituren jatorria eta bilakabidea dugu aztergai: egitura ez-estandarraren erabilerak idazle eta idazlari elebidunen hizkuntza-ezagutzarekin lotu behar direla proposatzen dugu eta, are zehatzago, egitura formulaikoen erabilerarekin eta imitazio inperfektuarekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno