Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal curriculuma: hizkuntza arloa

María José Azurmendi Ayerbe

  • Ikastolen Elkartea ¿Euskal curriculum propioa¿ aztertzen ari da, eta beraiek eskatuta, hizkuntza arloari buruzko txostena prestatu du Maria-Jose Azurmendik. Gaiaren inguruko gogoeta batzuk aurkezten dizkigu artikulu honetan. Hezkuntzaren curriculumaren barruan aztergai izan behar lukeena iradokitzen du egileak lanean zehar. Hezkuntzaren curriculumean, ¿hizkuntzari¿ buruz mintzatzerakoan, bi arlo bereizi behar genituzke, eta bi atal nagusi horietan banatzen da artikuluaren egitura ere. Batetik, zenbait gai ¿curriculum unibertsalean¿ sartu beharrekoak dira, edo edozein hizkuntzatako hezkuntzaren edukietan sartzekoak. Bestetik, curriculum unibertsalaz gain, tokian tokiko gizarte bakoitzaren curriculum partikularra ere badago. Gure kasuan, ¿euskal curriculuma¿. Euskal curriculumean sartu behar dira curriculum unibertsalean aipaturikoak, eta horiez gain, euskal curriculumeko alderdi bereziak. Lanaren bigarren zatian euskal curriculumean sartu beharreko alderdi berezi horiek aipatzen dira, euskararekin bereziki lotzen direnak, hain zuzen ere. Hizkuntzak historikoki, linguistikoki, politikoki, (psiko)soziologikoki, (psiko)soziolinguistikoki, eta psikopedagokikoki euskal curriculumean izan behar lukeen tokia zein izan behar lukeen azaltzen digu egileak, besteak beste, artikuluaren zati honetan


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus