Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal gaztetxoen jarrerak euskararen etorkizuna aurresaten

Nekane Larrañaga Aizpuru

  • Euskararen normalizazio bidean, asko gehitu da azken urteotan euskara eta euskaraz ikasi izan duten gaztetxoen taldea; baina badakigu euskararen ezagupena hainbat ez dela ugaritu hizkuntza honen erabilpena gazte hauen artean. Gai hau gehiago ezagutu asmoz 13/14 urtetako gaztetxoek euskararekiko dituzten burubideak neurtu genituen 1991ko ikerketa batean. Zortzi urte pasa eta gero, 1999an, azterketa berdina berriztatu da. Gazteek euskararekiko dituzten jarrerak hurbilagotik ezagutzeko, metodologia kualitatiboa erabili da -galdera irekiak- ohiko neurketa kuantitatiboez gain -inkesta bidezkoak- bi ikerketa hauetan. Gaztetxoek libreki adierazi izan dute beraientzat euskarak duen esanahia edo balioa. Gazteek euskararekiko hiru motako jarrerak azaldu dizkigute: jarrera izanerazlea, truke-ordainekoa edo integratzailea. Jarrera bat ala bestea izateak badu zer esanik gaztetxo horrek euskararekiko dituen jokabideetan. Euskararekiko jarrera izanerazleak dituzten gazteak dira euskara erabiltzeko joera argiena erakusten dutenak. Beraz, jarrera izanerazleak berebiziko garrantzia du, hizkuntza hau ikasteaz gain, hizkuntza honetan hitz egiteko joera sendotuko bada.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus