Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bideoak eskaintzen dizkigun aukerak.

Iker Laskibar

  • Normalean eskolan bideoa gutxitan erabiltzen da, baina bideoaren bidez jarduera asko egin daitezke, honako abantaila hauek baitauzka bideoak:

    - Bideo zinta edonoiz ikus dezakegu.

    - Nahi dugunean geldi dezakegu; zerbait azaltzeko, adibidez.

    - Atzerantz jo dezakegu zerbait berrikusi nahi izanez gero.

    - Nahi ez ditugun zatiak aurrera ditzakegu.

    - Hainbat bideorekin beste bideo berri bat sor dezakegu.

    Baina, zertarako balia ditzakegu abantaila horiek? - Irakaslearen azalpena osatzeko.

    - Gai berri bat ikasteko.

    - Emandako gai bat errepasatzeko.

    - Hainbat arlotako ikasketak erlazionatzeko.

    - Jarduerak sortzeko.

    - Banaka lan egiteko.

    - Etxerako lanak betetzeko...


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus