Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 159, 2011, págs. 18-25
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Juan Carlos Etxegoien izenez bataiatu arren, Xamar ezizenez ezagunagoa da irakasle nafar hau. Garraldako Xamarrena etxekoa izatetik datorkio izena, ohitura zaharra segituz.

      20 urtean aritu da Iruñeko Jaso ikastolan, haurrekin lanean, eta irakasleekin ere bai, Irale Programaren barneko prestakuntza ikastaroetan. Gaur egun, Bilboko Zenbat Gara euskara taldeko kide da.Gure kulturaren dibulgaziorako zenbait liburu idatziak ditu: Orhipean, Gure Herria ezagutzen (1992), Orekan. Herri eta Hizkuntzen ekologiaz (2001) eta Euskara Jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (2006).Hizpide ditu beti euskara eta kultura, baina ez betiko gauzak esateko. Gai hori hartuta, gauzak diren moduan esaten hasteko garaia dela dio, haren ustez panorama ez baita batere ona Euskal Herrian. Argi eta garbi dio euskararen arazoa ez dela eskolaren edo hezkuntzaren arazoa, gizarte arazoa baizik, politika arazoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno