Ayuda
Ir al contenido

Simulazio orokorra I: etxaldetarrak proiektua. Hizkera informalaren lanketa goi-mailan

  • Autores: Ainhoa Ezeiza Ramos
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 18, Nº. 47, 2000, págs. 3-14
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Legazpi 6 euskaltegian sortutako ataza-sare hau 3A mailako ikasleen beharrei erantzuteko materiala da, hau da, 2. maila gainditua izan eta goi-mailan hasiberriak diren ikasleei begirakoa, eta helburu nagusia da hizkuntza beren ingurune hurbilera egokitzeko gaitasuna garatzea, horrela, hiztunei eguneroko harremanetan eskatzen zaien naturaltasunez eta egokitasunez aritzeko trebetasuna garatuko dutelakoan.

      Horretarako, hitz egiteko ez ezik, entzun, irakurri eta idazteko ariketak ere proposatu dituzte, norberaren edota taldearen beharren arabera aukera--maukerakoak direnak. Eta hori dena era koherentean gauzatzeko hainbat ataza sortu dituzte, denek alderdi komun berezi bat dutelarik: hain zuzen ere, SIMULAZIO OROKORRA, ikasleek egoeraren nondik norakoak barneratzeko tresna baliagarria, egokitzearen zentzua ulertzen lagunduko diena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno