Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Aniztasun erlijiosoa: zer eta nolako informazioa

    1. [1] Universidad de Deusto

      Universidad de Deusto

      Bilbao, España

  • Localización: Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política, ISSN 0214-7912, Nº 60, 2016, págs. 146-166
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Religious diversity: What information and what kind
  • Enlaces
  • Resumen
    • euskara

      Erlijioa eta talde erlijiosoak sarri askotan albiste bihurtzen dira, giro sekularizatuan hedabide gehienek kontu erlijiosoetan aparteko interesik ez izan arren. Baina albisteen kontsumoaren logikan, erlijio kontuek merkatu zabala dute zenbaitetan, batez ere eskandalu, ezohiko jarduera, gatazka eta bortizkeria kasuak gertatzean. Joan den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera, testuinguru soziala eta instituzionala nabarmen sekularizatua da euskal gizartean, eta begien bistakoa da belaunaldien arteko ikaragarrizko jauzia; sekularizazioaren prozesua gertatu baino lehen zein gertatu ondoren, katolizismoarekin lotuak ez dauden gutxiengo erlijiosoak sozialki ikusezinak izan dira, oro har. Berriki, eta hainbat arrazoi tarteko direla, aniztasun erlijiosoa agerikoago bilaka-tu denean, hedabideetan aztergai bihurtu da gero eta sarriagotan.

      Hedabideek gutxiengo erlijiosoei eskaintzen dieten arreta eta tratamendua oso esanguratsua da talde horient-zat, baita gizartearen iritziak eta jarrerak eraikitzean eta zabaltzean ere. Hori kontuan izanik, artikulu honetan jasotzen dugu gutxiengo erlijiosoen ikuspuntua eta eskarmentua hedabideekin, hots, nola atzematen duten bere egoeraren eta errealitatearen tratamendua albisteetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gai honen inguruan, gutxiengo erlijioso ia guztiekin hainbat elkarrizketa eta talde-bilera egin ondoren, kezken zerrenda bat osatu dugu, gai nagusiak ondorengoak izanik: ikusezintasuna, oso gauza bitxia gertatu ezean, ez baitira inoiz berri; al-biste-iturri bihurtzean, informazioak ñabardura negatiboz kutsatuak izatea; datuen eta adierazpenen esanahia ez errespetatzea; gai erlijiosoan adituak ez izanik, hiztegia eta zenbait azalpen zehatzak ez izatea; informazioa eta aurreiritziak nahasita agertzea sarri askotan.

      Gure lanaren azken partean, funtsezko galdera planteatzen dugu: badago oinarririk kezka horietan? Galdera horri heltzeko, bertako zenbait hedabideren (Vocento Taldearenak, Gara, Deia, Berria) azken bost urteotako jar-duera aztertu dugu, baita gai honetaz komunikabideen jarduera jarraitzen duten behatokien informazioa ere.

    • English

      Religion and religious groups often become news, even though the means of communication secularized not show greater interest in religious issues. However, in a logic of news consumption, religious issues have a large market. Especially scandals, conflicts and violence cases. Since the 60s, the social and institutional context have been secularized significantly in Basque society and the generation gap is evident. Before and after that secula-rization process, ethnic minorities unrelated to Catholicism were practically invisible. Recently, and for various reasons, when religious diversity has become evident, it manifests itself increasingly in the media.

      The attention that the media show religious minorities the treatment given have much influence on the group itself, the opinion of the population and the development of attitudes. Considering the above, in this article we collect the point of view of religious minorities and their experience with the media, how they represent their situation and reality. In the Basque Country, regarding to this, after doing interviews and focus groups with religious minorities, we have developed a list of concerns. The main points of this list are: invisibility, unless something particular happened it does not become new; When they become news, information has a negative undertone; no respect for data and manifestations, vocabulary and explanations are not adequate; often the information and opinions are mixed.

      In the last part of this work, we make ourselves a fundamental question: Is it a concern with real basis? To answer this question we have analyzed several media (Vocento Taldearenak, Gara, Deia, Berria) in the last 5 years.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno