Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Beldurra uxatuz: softwareen lokalizazioa euskaraz

Ane López

  • Ia ezinbesteko dugu itzultzaileok ordenagailua, oso baliagarri ditugu itzulpen memoriak eta bereziki lagungarri Internet. Muturrera, esan daiteke egungo itzulpengintzak teknologia behar duela. Loturik gaituzten gailu teknologikoak ugariak dira, eta horiek guztiak jatorrizko ingelesetik (sarri hala baita) hizkuntzaz hizkuntza moldatu behar dira.

    Hortaz, esan daiteke teknologiak ere itzulpengintza behar duela, lokalizazioaren arlo berezitua hain zuzen. Askori, ordea, lokalizazio hitza aipatzeak ere hotzikara eragiten die barrenetik.

    Ezjakintasunean oinarritutako beldur hori uxatzeko asmoz, EIZIEk "Lokalizazioa: softwareak, webguneak eta bideo-jokoak euskaraz jartzen" hitzaldia antolatu zuen 2013ko azaroan, eta hara ekarritako materiala biltzen du artikulu honek, batez ere softwareen euskaratzeari dagokiona, euskarri bakoitzaren xehetasunetan murgiltzeak anitz luzatuko bailuke azalpena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus