Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Interpretazioa administrazio publikoetan

Marina Aparicio, María Lourdes Auzmendi Ayerbe

  • Atzerritarrak 1998an biztanleriaren %0,7 ziren gure lurraldean, gaur egun, aldiz, %6,8ra iristen dira. Gure kale eta auzoetan ohitu gara horiekin bizitzera, baina arazo ugarirekin jarraitzen dute guri ulertzeko eta ulertarazteko. Mundu zabaleko 70 hizkuntzatik gorako hiztunak dira, gure lurraldera lan bila etorriak sarri, ez bada gerra edo gatazkaren batetik ihesi.

    Administrazio publikoetara jo behar izaten dute: osasun alorrera, gizarte zerbitzuetara, poliziara, batzuk justiziaren sareetan aurkitzen dira eta esan bezala, arazoak dituzte ulertzeko eta ulertarazteko, ez dituztelako gure hizkuntzak hitz egiten. Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010/64/UE Zuzentaraua prozesu penaletan (polizian eta justizian) besteak beste interprete profesionalak arautzera dator, eta Espainiako gobernuak uztailean onartu zuen transposizioa egiteko legea. Nolanahi ere, lurralde osoan, baita autonomia erkidegoetan ere, gauzak berdin daude, alegia sarriegitan interprete ez profesionalez baliatzen diren enpresen menpe.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus