Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de 1914ko hauteskunde-kanpaina "Eskualduna" astekarian

Eneko Bidegain Aire, Andres Gostin Elorza

  • Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren 1914an, eta Ipar Euskal Herriko Eskualduna astekariak bertako hautagaien kanpainen jarraipena nola egin zuen aztertzen du artikulu honek. Hauteskunde-kanpaina haren berezitasuna da itzal handiko euskal diputatu baten lehen kanpaina izan zela, Jean Ibarnegarairena. Astekariak mezu alderdikaririk zabaltzen ote zuen eta propaganda egiten ote zuen ikertu da, eduki-azterketa kualitatiboaren metodologiaren bidez. Astekariak hautagai errepublikazaleen kontrako mezuak zabaldu zituen, erlijio-eztabaidaren haritik, bereziki. Bestetik, irakurleei zuzenean zuzendu zitzaien Jean Ibarnegarai hautagai zuriaren alde bozka zezaten eskatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus