Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Zer da eta zertarako balio du Bilboko ESS Partzuergoak eraikiko duen azpiegiturak?

  • Autores: Javier Bermejo
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. 25, 2012, págs. 143-169
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honetan, ESS-Bilbao Partzuergoaren ekimena sortzean gertatu ziren zirkunstantzia bereziak azalduko dira lehenik, horien ondoriozkoak baitira egungo konfigurazioa eta helburuak. Jarraian, esperimentaziorako neutroi sortak darabiltzaten tekniken garapenari buruzko zenbait ohar egin ondoren, egun ESS-Bilbao ekimenak garatzen diharduen egitasmoa azaltzen da, bide batez instalazio horrek hainbat arlotan izan ditzakeen aplikazioak aipaturik. Eraiki nahi den neutroi-iturriak 110 kW-eko potentzia izango du, baina aukera dago instalazioa zabaltzeko, etorkizunean behar izanez gero. Azeleragailuaren espezifikazio teknikoa bateragarria da ESS-AB enpresak Lunden (Suedia) eraikitzen diharduen azeleragailuarekin. Bilbon gauzatuko den proiektuak bereganatu egingo ditu garatzen ari diren zenbait proiekturekiko sinergiak, hala nola CERNeko LHCrako injektore berriarekikoa (Linac4), edo Bretainia Handiko ISIS espalazio bidezko neutroi-iturrian eraikitako FETS azeleragailuarekikoa, edo Ameriketako Estatu Batuetako Oak Ridgeko Spallation Neutron Sourcen eraikitako bigarren itu-estazioa eraikitzeko proiektuarekikoa, edota Ganilgo (Caen, Frantzia) Spiral2 instalazioarekikoa. Bilboko instalazioan aurreikusita dauden aplikazioen artean honakoak daude, besteak beste: materialak, osagai eletronikoak eta lagin biologikoak irradiatzeko laborategiak, eta Be(p,xn) erreakzio zuzenean oinarrituriko neutroi-iturria. Azken iturri horretako neutroi-fluxuak aski handiak izango dira hainbat aplikazio ahalbidetzeko bai instrumentazio neutronikoaren arloan eta bai irakaskuntzan eta erabiltzaileen trebakuntzan ere; halaber, fluxu egokiak izango dira instalazio handietan egin beharreko esperimentuen prestakuntzan laguntzeko, baita materialak irradiatzeko energia altuko neutroiekin, edota moderatzaileen optimizaziorako ikerkuntzak eginda neutroi-iturri handietan aprobetxamendu optimoa lortu ahal izateko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno