Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Profesionalizazio-bidea eraikitzen. Irakasle hasiberri baten autokonfrontazio-elkarrizketaren azterketa

Agurtzane Azpeitia Eizagirre, Idurre Alonso Amezua, Eneritz Garro Larrañaga

  • Artikulu honetan aztergai dugu irakasletza-ikasketak egiten diharduen ikasle-irakasleak practicumean emandako hizkuntza-saio bati buruz egindako autokonfrontazio-elkarrizketa. Bertan, honakoak aztertu dira: irakasle hasiberriak hizkuntza-saio batean egiten dituen ekintzak, elkarrizketan zehar ekintzaren gaineko ikuspegia birmoldatu den, zein arazo identifikatu duen eta nolako aldaketak eta hobekuntzak proposatzen dituen, eta azkenik, prestatzaile-ikertzaileen eskuhartzeek elkarrizketan nola eragin duten. Hori guztia, helburu bat lortzeko xedearekin: irakasle hasiberriek eskolako lanarekiko izan ohi duten urruntasuna gutxitzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus