Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan (1970-2012)

  • Autores: Paula Kasares
  • Localización: Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, Año nº 45, Nº 116, 2013, págs. 209-233
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honetan Nafarroako historia hurbilean (hondar lau hamarkadetan, 1970etik 2012ra) euskararen belaunez belauneko jarraipena nola gauzatu den eta egungo haur nafarrak zer egoeratan bilakatzen diren euskaldun aztertzea xede izan duen ikerketa1 baten berri eman nahi dut.

      Euskararen gizaldirik gizaldiko segida arakatzeko egin dudan inguratzean umeak euskaldun haztea kodeaz jabetzeko edota hizkuntza gaitasuna eskuratzeko prozesutako ikusi beharrean, hiztunen, hizkuntzaren eta komunitatearen arteko elkarreraginak aztertzeko gertakaritzat hartu dut. Hau da, euskararen jarraipenari so eginda, mintzairaren iraupenaren oinarrian dauden gizarte prozesuak nahiz norbanakoen bilakaerak agerian uztea izan da nire helburua.

      Ume orok inguruko hizkuntzan mintzatzen ikasten du, aldi berean edo hurrenez hurren bertze hizkuntza bat(zuk) bereganatu edo ez. Mintzairen gizaldirik gizaldiko segida belaunaldi berrien hizkuntza sozializazioan funtsatzen da eta euskararen jarraipenak ere umeak hiztun bilakatzeko prozesua du oinarri.

      Munduko hainbat hizkuntza erkidegok belaunez belauneko jarraipenerako baldintzak eta kide berriak hiztun bilakatzeko bideak arras hondatuak dituztela erruz dokumentatu da (Martí et al., 2005). Ikerketa batzuek (Fishman, 1997, 2001) hizkuntza gutxitu anitzen familia bidezko transmisioaren edota familiaauzo eremuko erabileraren ahultasuna eta indartzeko zailtasunak agerian utzi dituzte.

      Alegia, ikerlanek mintzaira baten belaunez belauneko jarraipena hausten delarik hura berruztartzea zer nekeza izaten den erakutsi dute. Literatura soziolinguistikoa kontinente guztietako hizkuntza gutxituek haur eta gaztetxoen erabilera berezkoa lortu ezinaren edo horretarako dauden zailtasun handien aipamenez josita dago. Aldiz, gizaldirik gizaldiko segida kaskaildurik edo etenda egonda hura berrestekatu eta mintzairaren erabilera belaunaldi berrietan sendotu duten hizkuntzen ereduak hagitz bakanak dira, bat aipatzekotan Nahir (1988).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno