Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta euskal koltaldean

  • Autores: Fernando Villate Guinea, Ibón Uriarte Capetillo, Arantza Iriarte Gabikagogeaskoa
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. Extra 1, 2012, págs. 89-117
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankton-ekosisteman. Hain zuzen, Ipar Atlantikoko plankton-ekosistema da gehien eta modu sistematikoagoan ikertu den itsas eremua, klima-aldaketak plankton-ekosistemetan bide duen eraginari buruzko informazio-iturri osatuena dena. Itsas eskualde honetan, behatu da berotze globalari egotziriko plankton-espezieen iparralderanzko lekualdatzea eta aldaketa fenologikoak gertatzen ari dela, eta era berean, badira plankton-ugaritasun, ekoizpen eta dibertsitatearen aldaketak, eta planktonaren eta bere kontsumitzaileen arteko erlazioen aldaketak ere. Azidifikazioaren eragina, berriz, gutxi ikertu da, eta ez da oso ondo ulertzen. Kostaldeko plankton-ekosistemei dagokienez, klima-aldaketari emandako erantzunak korapilatsuagoak eta identifikagaitzagoak dira, berotzearen efektuaz gain klima-aldaketak dakartzan beste eragile batzuen eta tokiko aldaketa antropogenikoen elkarrekintzaren ondorioz. Hala ere, euskal plataformako eta estuarioetako plankton komunitateetan ere azken urteotan behatuak dira klima-aldaketarekin zalantzarik gabeko zerikusia duten hainbat aldaketa, hala nola komunitate neritikoetan zein estuariotarretan berriki gertatu den ur beroetako hainbat espezieren agerpena eta hedapena. Egun, klima-aldaketak plankton-ekosistemaren gainean duen eragina agerikoa da, bai eskala globalean bai gure eskualdean, baina bere ondorioak hobeto ulertzeko eta aurreikusteko ezinbestekoa da denbora serieak eta iragarpen ereduak garatzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno