Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eliza eta emakumearen hezkuntza XX. mendearen atarian: hausnarketa bat "Maria eta Jose" ikastetxe katolikoaren 125. urteurrena dela eta

Maitane Ostolaza Esnal

  • Artikulu honek eskola, eliza eta emakumearen arteko harremanak aztertzen ditu historiaren ikuspuntutik. Esparru horretan kokatuz, bere helburua emakumezkoen generoaren eraikuntzan eskolak jokatzen duen funtsezko papera argitan jartzea da. Horretarako XIX. mendearen amaierako hezkuntza-eredu nagusia hartzen du aztergai, hots, eliza katolikoarena, eliz ikastetxe baten analisitik abiatuz. Bi ideia nagusi daude artikuluaren muinean: batetik, elizari buruzko irudi konbentzionalaren berrikusketa kritikoa egiten da eta eliza, erakunde atzerakoi, geldikor eta antimoderno gisa ulertu ordez, instituzio honek gizarte aldakorretan erakutsi ohi duen malgutasuna eta jarrera dinamikoa azpimarratzen dira; eta bestetik, kultura eta erlijioaren garrantzia ematen da aditzera, bi elementuok gizarte-egituraketan nahiz aldaketa-prozesuetan eragile aktiboak direla frogatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus