Fisika eta teknologiako diskurtso idatzian berebiziko garrantzia dute adierazpen matematikoek, informazio zehatza era trinkoan emateko balio baitute. Bestalde, mundu osoko zientzialarien arteko komunikazioa funtsezkoa da gaur egun; horregatik, hizkuntzen arteko mugak gainditzeko, aspaldidanik hasita, zientzialariek sinbolo bidezko kode idatzi bat adostu dute, mundu osorako era berean balio duena. Lan honetan, arazoaren azterketa eskematiko bat egin ondoren, zenbait gomendio egiten dira nazioarteko sinboloak euskararako egokitzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados