Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mugimenduzko ekintzak ingelesez eta euskaraz, Sarrionandiaren itzulpen baten azterketatik abiatuta

Aiora Jaka Irizar

  • Lan honetan S. T. Coleridge-ren The Rime of the Ancient Mariner ingelesezko poeman eta Joseba Sarrionandiaren euskarazko itzulpenean agertzen diren mugimenduzko ekintzak aztertu dira, bi hizkuntza horien lexikalizazio-ereduak alderatzeko. Talmy-k (1991, 2000) eta Slobin-ek (1991, 1996a, 1996b, 2000, 2004, 2005) proposatutako banaketari jarraituz, euskara aditz-hizkuntza dela frogatu da, baina Bideari buruzko informazioari dagokionez, satelite-hizkuntzek bezala jokatzen duela (Ibarretxe-Antuñano, 2004a). Tipologikoki desberdinak diren bi hizkuntza horien arteko itzulpenean zer gertatzen den aztertu nahian, Coleridge-ren poema ingelesetik (satelite-hizkuntza) euskarara (aditz-hizkuntza) itzultzean Sarrionandiak zein estrategia erabili dituen aztertu da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus