Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Irakastereduak aldatzeko ordua ote?

  • Autores: Ibon Olaziregi
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 60, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak), págs. 31-41
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Ikastereduak sortu zirenetik gaur egunera arteko historia pixka bat laburbiltzen digu Ibon Olaziregik artikuluaren hasieran. Eraldatzearen historia hitz gutxitan azaltzea lan nekeza bada ere, aipamen puntual batzuk egiten dizkigu bertan. Bigarren atalean. (¿eskolak euskaldundu al ditzake ikasleak?¿) alde batetik, eskolaren euskalduntze-indarra garai batean uste genuena bezain handia ez dela azaltzen digu. Beste aldetik, oraingo ikuspegitik begiratuta, ikusi dugu eskolak, berez duen eragin-esparruan, baduela efektibotasuna eta asko aurreratu dela hainbat alorretan: irakasteredu euskaldunenen zabalkundean ez ezik, baita eskola barneko didaktikan eta normalizazio-neurrietan ere. Hurrengo atalean, oraingo irakastereduak mantentzeak dituen mesede batzuk nabarmentzen ditu egileak. Amaitzeko, azken atalean (¿euskalgintzaren gaurko erronkak: eskolatik haratago¿), eskolako giroa euskalduntzeko egiten diren ahaleginak, eskolaz kanpoko ekintzak, Ulibarri programa, ikastetxeetako normalkuntza-planak,... aipatzen dizkigu. Eta horrekin batera, mezu hau helarazten digu: ¿Autonomia Erkidegoko herri askotan D eredua besterik ez da dagoeneko, baina ikusten ari gara zein gutxi aldatu den hizkuntza-erabilera gaztetxoen artean. Ez dut uste, beraz, aurrera egiteko gako nagusia irakastereduetan dagoenik. bestelako helburuak jarri behar genituzke, zailak izan arren, oso gutxika bederen aurrera egin nahi badugu: euskal familietan euskara mantentzea; haur eta gazteek euskaraz arituko diren lagunarteak aukeran izatea; eskolaz kanpoko zerbitzuak euskaraz jaso ahal izatea;¿ Horretan asmatzen ez badugu, irakaskuntza-alorrean egin diren aurrerapenak berez jausi daitezke hareazko gaztelu baten antzera¿.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno