Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Goi Aro Berriko Bizkaiko Jaurerriko Gobernuari buruzko hurbilketa

Mikel Zabala Montoya

  • Artikulu honetan aztergai dira XVI. mendeko bigarren erdialdetik XVII. mendeko lehen erdialdera Bizkaiko Jaurerriko Gobernua osatu zuten familia nagusiak. Lehenik, erakunde-mailan talde zuzentzailea zehazten ahalegindu naiz. Egia esan, kargudun guztiak baino Ahaldun Nagusiak besterik ez dira miatu. Jarraian, talde horren sendirik nabarmenenak landu dira: tokian tokiko kokapena, gaitasun sozio-ekonomikoa, aliantzak eta mendetasunezko loturak, ondorengotza-estrategia, etab. Lagun batzuen arteko parekotasunak eta diferentziak balizko fakzioen berri emango digute. Analisi horren bitartez, Jaurerriko erakundeetan bi bloke nagusien arteko elkarren kontrako enfrenta-menduaren izaera edota bando zaharren jarraitutasuna argitzen saiatuko naiz. Gako-giltzak: Erakundeen historia. Bizkaia. Ordezkaritza-erakundeak. XVI-XVII. mendeak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus