Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hezkuntzaren helburu zibikoak eta nazionalak Euskal Herriko erakunde abertzaleen esanean

Julen Zabalo Bilbao, Txoli Mateos González

  • Artikulu honen hari eroalea da ezinezkoa dela nazionalismo etnikoaren eta zibikoaren arteko bereizketa zurrunik ezartzea, eta, aldiz, biak erabili izaten direla, neurri batean edo bestean.

    Hortik abiatuta, zaila ere izango zaigu euskal nazionalismoa alde batean edo bestean jartzea. Horrela, euskal nazionalismoaren hezkuntza-diskurtsoaren alde zibikoak eta nazionalak aztertzean, beste edozein nazio-nalismok bezala diharduela ikusiko dugu, hizkuntzari eta kulturari lehentasuna emanez. Hala ere, estatu-nazionalismoa ez den neurrian, ageriago geratzen dira hezkuntzaren helburu nazionalak, eta bigarren mailan, berriz, herritartasunaren inguruko kezkak.

    Ondorio orokorra da euskal nazionalismoak hezkuntza-diskurtso liberala duela eta, aldi berean, hezkuntza nazionala nabarmen gailentzen zaiola hezkuntza zibikoari.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus