Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Yin eta yang. Ekialdea Gipuzkoan: wushuaren lekua, nortasuna eta esangura

  • Autores: Estibaliz Romaratezabala Aldasoro
  • Directores de la Tesis: Joseba Etxebeste Otegi (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2014
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Baleren Bakaikoa Azurmendi (presid.), Asier Oiarbide Goikoetxea (secret.), Rosa Rodríguez Arregi (voc.), Roldán Jimeno Aranguren (voc.), Aurkene Alzua Sorzabal (voc.)
  • Materias:
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Joko, jolas eta kirolak, elikagaiek, arteak edo hizkuntzek egin duten modura, bidaiarien eskutik, lurralde eta kultura batetik bestera tokialdatu dira.

      Etnomotrizitate lan honek, ekialdeko jarduera motorrek, wushuak, Gipuzkoara lekualdatzean erakutsitako barne (gorputz teknikak) eta kanpo logika (erabilerak) ezaugarriak aztertzea eta ulertzea du helburu.

      Azterlanaren lehen atalak, wushuak Gipuzkoan duen lekua eta nolakotasuna ulertu nahian, eskaintza sistemaren makro-egituratik beronen barneko ekialdeko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren geruzarako ibilbidea egiten du. Horretarako, Gipuzkoako aisialdiko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren azterketa burutu da, jarduera eskaintza denbora (minutuak¿orduak) irizpidetzat hartuta, eta, jarduera motorren ezaugarrien analisirako praxiologia motorraren irizpideak erabilita. Ekialdeko jarduera motorrak Gipuzkoara lekualdatzearekin batera, wushuaren barreneko taolu (katak) eta sanshou (borrokak) jarduera multzoak banatu ditu ekialdeko bata eta bestearen arteko oreka apurtuz.

      Bigarren atalean, ekialdeko eskaintzan diharduen jardulearen ikuspuntua azaleratzeko asmoz, taichi (taolu) eta shuai jiao (sanshou) jarduera motorren praktiken landa lanak bildu dira. Jarduleek, ekialdeko jarduera motorren praktikak mendebaldeko gorputz ideia kartesiarrak eraginda, sartaldeko egitekora eta pentsamendura eraldatu eta beretu dituzte. Horrek, ondorioz, ekialdeko bizitzako alderdi orotan, eta ondorioz baita motrizitatean ere, ageri den yin eta yangaren arteko batasunaren banaketa dakar, eta hala sustatzen da gorputza eta arima banatzen dituen nortasun hiritarra. Hitz batean, wushuak Gipuzkoan duen lekua, nortasuna eta esangura, sortaldeko kulturak sartaldean jasandako kultura globalizazioren erakusle bilakatzen da.

      Gako hitzak Etnomotrizitatea, jarduera motorra, praktika motorra, praxiologia motorra, kultura globalizazioa, wushu, taichi, shuai jiao, kirol eskaintza, kirol eskaria, kirol bizikalitatea


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno