Txema Ramírez de la Piscina Martínez, Alazne Aiestaran Yarza, Antxoka Agirre Maiora, Beatriz Zabalondo Loidi
Liburu honen funtsa oso labur azaltzen da: kazetaritzaren oraian eta geroa. HGH Ikerketaldea, akademia eta lanbideko beste hainbat aditu eta profesional bezala, kezkatuta dago lanbidearen barruan gertatzen ari diren aldaketen ondorioz. Mudantza hauek eraginik izan al dute informazioaren kalitatean? Ebaluatu al daiteke informazioaren kalitatea? Nolatan, zein irizpidetan? Eta euskal hedabideak, nola daude? Europako onenen mailan? Iker-galdera horiek lanaren abiapuntu, abiarazle eta helmuga izan dira ikerlan honetan. Egitasmoan parte hartu dugun guztiok kontziente ginen desafioaz, egoeraren gordinaz, baita geroari begira planteatzen ari diren inkognitez ere.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados