María Olatz Irulegi Garmendia, Miriam Varela Alonso, Claudia Pennese, Eva Jiménez Martín
Nahi gabeko bakardadea prebenitzeko eta arintzeko espazio publikoak diseinatzeko Gida Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Saileko KALELAGUN ikerketa-proiektuaren emaitza da. Proiektua Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Saileko Bizi Kalitatea Arkitekturan Ikerketa Taldeak (CAVIAR) garatu du. ADINBERRI Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatu dute proiektua, eta Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren HARIAK estrategiaren esparruan kokatzen da. Pertsonek bizitzen, ibiltzen eta erabiltzen duten espazio fisikoa (etxebizitza eta hirigintza) egituratzeko edo eraldatzeko jarduketei erantzuten die azterlanak, lehen mailako prebentzio edo prebentzio unibertsaleko gisa sailkatuta daudenei, harreman-inklusio egoeretarako. KALELAGUN proiektua jardunbide egoki modura sartu da KORALE —Towards a community of practice and knowledge on preventing and tackling loneliness from public policies (Interreg Europe, Europar Batasunak kofinantzatua) ikerketa-proiektuan. Lehenengo KALELAGUN plaza 2025ean hasiko da eraikitzen, gure hirietako plazak eta kaleak eraldatzeko erreferente bihurtzeko helburuarekin, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko eta arintzeko.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados