Maider Eizmendi Iraola, Guillermo Gurrutxaga Rekondo
Covid-19aren krisiaren garaian zientzia iturriek lekua hartu zuten komunikabideetan eta artikulu zientifikoak lehen mailako iturri bilakatu ziren. Kazetaritzak eta zientziak dibulgazioaren eremuan egiten dute bat. Bi espa- rru horietan «egia» topatzeko ahalegin zintzoa dago —egon beharko luke, bederen—, baina, hala ere, zientziak duen zurruntasunaren aurrean, kazetaritzak askatasun handiagoa du eta konplexuak diren fenomenoak publi- koari modu ulerterrazean transmititzeko ahalegina egin behar du. Kazetaritzan metodoa ez dago hain egitu- ratua, ez da hain zurruna eta ondorio unibertsalak lortzeko gaitasun gutxiago dago. Bestetik, zientzia dibulga- zioan, aldizkaritik aldizkarira ñ abardurak dauden arren, argitalpen zientifikoek eskema finkoa jarraitzen dute:
sarrera, marko teorikoa, metodologia, emaitzak, ondorioak, eztabaida eta bibliografia. Komunikazio honetan proposamen metodologiko bat egiten dugu mezu zientifikoaren konplexutasuna gizarteari helarazteko zeregi- nean etorkizuneko kazetariak trebatzeko. Eredua W-etan oinarritzen da. Horrela, ikasleek artikulu zientifiko batean oinarritutako albisteak idazten ikas dezaten, «zer» zientzialariek beren artikuluan emandako aurkikun- tzaren garrantziarekin identifikatzea proposatzen da, bertan lortzen diren ondorio nagusiekin, alegia. «Nor» artikuluaren egileak eta parte hartzen duten ikerketa-taldeak dira, eta «non» zentroarekin eta hau hartzen duen hiri edota herrialdearekin lotua dago. Testu zientifikoaren metodologia kazetaritza-testuaren «nola» da; kazetaritza-testuetan ez du artikulu zientifikoetan bezainbesteko garrantzia hartzen, baina aipatu eta nabarmentzea beharrezkoa da, ekarpenaren eta egileen identitate zientifikoa nabarmentzeko. Hala, zientzia oinarritutako kazetaritza-artikuluaren gako bat metodologia hori laburbiltzeko eta jendearentzat ulergarria den hizkuntza batera itzultzeko gaitasuna da. Zientzia-artikuluetan oinarritutako albisteek, beste albiste batzuekiko desberdintasun modura, «zergatik» behar bezala aurkeztu behar dute, zientziaren aurkikuntza edo azalpenek arrazoi horrekin identifikatutako problematikari irtenbidea ematen baitio
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados