Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ikaskuntza Automatikoarekiko Hurbilketa Lau UZOdun UGHT Eredua Garatzeko

Irfan Ahmad, Fares Mzoughi, Payam Aboutalebi, Izaskun Garrido Hernandez, Aitor J. Garrido Hernández

  • Haize-uhinen kitzikapenek egiturabibrazioak eragiten dituzte Ur Gaineko Haize-Turbinen (UGHT) energia sortzeko eraginkortasuna estutuz eta biziitxaropena murriztuz. Bereziki, dorre-goiko desplazamenduak eta gabarra motako plataformaren jaurtitze dinamikak oso sentikorrak dira haizearen abiadurarekiko eta olatuen altuerarekiko, muturreko baldintzetan egituraren ezegonkortasuna ekartzeraino. Kontuan hartuta Sare Neuronal Artifizialak (SNA) bezalako teknika konputazionalak adimen artifizialean oso erabiliak direla aurreikusteko eta iragartzeko gaitasun sendoak baitituzte, artikulu honen helburua da geruza sakoneko SNA eredu bat sortzea, Uraren Zutabe Oszilatzaileak (UZO) gabarra plataforman barne hartzen dituena. SNA eredu honek itsasoko plataforma eoliko flotagarri hibridoaren egonkortasun-arazoei aurre egiteko aukera ematen du. Proposatutako kontrolera bideratutako eredua arrakastaz balioztatu da portaera dinamiko eta egiturazko errendimendu egokia lortzeko FAST erabiliz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus