Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hausnarketa euskalkien sailkapenaz

  • Autores: Ariane Ensunza Aldamizetxebarria, Gotzon Aurrekoetxea Olabarri
  • Localización: Hezkuntzari buruzko ekarpenak (EUDIA-9) / Naia Eguskiza Sánchez (ed. lit.), Aitor Iglesias Chaves (ed. lit.), 2021, ISBN 978-84-1319-350-2, págs. 85-107
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Ekarpen honetan dialektologia kuantitatibo-metatzailean erabiltzen diren cluster edo multzokatze-analisiak azaltzen dira, eta ikerketa bakoitzaren helburuetarako egokiena zein den adierazten da. Horretarako, euskalkietako datuetan oinarritutako analisia egin da eta emaitzak eskaini dira, algoritmo eta neurri desberdinak elkarren artean konparatzeko. Zehazkiago, bi hizkuntza-distantziaren (RIV eta Lv) portaera aztertu da hiru algoritmoren arabera (Ward,Average Linkage eta Complete Linkage). Azkenik, analisia osatzeko Fuzzy clusterinaren emaitzak ere aztertu dira. Frogatu da taldeen artean desberdintasun linguistiko handia dagoenean distantzia-unitate baten eta bestearen erabilerak ez dituela taldeak aldatzen. Baina hizkuntza-taldeen arteko muga meharragoa denean eta hain garbia ez denean, hizkuntza-distantziaren unitate bat edo bestea erabiltzeak eta algoritmo bat edo bestea erabiltzeak taldeen konfigurazioa alda dezake. Cluster hierarkiko eta fuzzy tekniken konbinazioari esker, hainbat muga mota hauteman dira: muga garbiak eta egonkorrak, eta trantsizio-eremuak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno