Lan honen helburua Igorreko hizkerak lexikoa sortzeko dauzkan bideak aztertzea da. Ahozko corpus batetik abiatuta mailegutza, elkarketa eta eratorpena analizatzen dira. Euskara estandarrean onartu ez, baina ahozko jardunean erabiltzen diren berben kopurua emateaz gain, kategorien analisien eta jasaten dituzten aldaketa fonetikoen berri ere ematen da. Halaber, hizkera honetan gauzatzen diren elkarketak aztertzen dira. Eta azkenik, eratorpena egiteko moduak : atzizkiak, artizkiak eta aurrizkiak.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados