Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Familiako giroaren kalitatea eta haurraren garapen psikologikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: azterketa deskriptiboa

Fernando Olabarrieta Artetxe, Juan Luis Martín Ayala, Enrique Arranz Freijo, Ainhoa Manzano, Amaia Azpiroz, Arantza Bellido, Alfredo Oliva Delgado, Martin Richards

  • Lan honen helburua familia-inguruneak haurraren garapenean duen eragina aztertzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko bost urteko 551 haurren lagina hartu zen (%54,3 mutilak eta %45,7 neskak) eta haur horien familia-ingurunearen kalitatea, gurasoen hezteko moduak, eta senar-emazteen arteko adostasunak eta gatazkak ebaluatu ziren, baita haurren garapen-maila eta gaitasun kognitiboa ere. Hona hemen emaitzetako batzuk: familia-ingurunearen kalitate-maila ertain-altua (%48,3), jokabideari eta baloreei buruzko adierazpenezko heziketa (%96,7), senar-emazteen arteko gatazka-maila ertain-baxua (%65,3) eta haurren garapen-maila ertain-altua (%49,7). Azterketan, bestalde, gurasoentzako formazio-politikak garatu beharra azpimarratzen da, haurraren garapen psikologikoa ahalik eta gehien hobetzen duen familiako elkarrekintza bultzatzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus