Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Joxe Ramon Mauduit: "Bizitzaren zentzua errazago bilatzen da, baldin eta haurraren gaitasunak hasieratik abian jartzen baldin badira".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 160, 2011 (Ejemplar dedicado a: Udako topaketak), págs. 10-17
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hik Hasiren Udako Topaketetan “Haurrentzako masajea” ikastaroa Mauduitek eskaintzen duen zazpigarren urtea da. Urtero-urtero, jendez betetzen da gela. Interesak, jakin-minak, bertatik bertarako esperientziak eta beste hainbat sentipenek bultzatuta etortzen dira ikastaroan izena ematen dutenak. Haur eta guzti etortzen dira batzuk, azken finean, ikasitakoa praktikan jartzeko modurik egokiena eta zuzenena horixe baita.

      40 urte daramatza Joxe Ramon Mauduit psikologo eta psikoterapeutak helduei eta haur jaioberriei masajeak ematen. Haurraren garapenaren haria hartu, eta, masajeen bidez, haurrak dituen gaitasunei jarraipena ematen saiatzen da.

      Lan horrek eta haurrekin duen harremanak eraman du, besteak beste, haurren prebentzioan sakontzera, eta arlo horretan ere egiteko ugari dagoela dio. 8-10 urterekin agertzen diren gaixotasunei eta arazoei txiki-txikitatik aurrea har dakiekeela dio. Gainera, badaki nola egin, zer bidetatik jo, eta erakusteko prest dago. Informazio falta izugarria dagoenez, hasita dago bere esperientzia eta jakituria hedatzen. Hazi Hezi zentroan alde batetik, eta, modu globalagoan, Usurbilgo herrian.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno