Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Imanol Urbieta: "Haurren beharretara egokitzeko aldatu nuen nire irakasteko modua eta hortik sortu dira nire teoria berriak".

  • Txiki-txiki-txikia ikusten naiz kalean... haunditzen, haunditzen, ari naiz haunditzen... txikia izanik asko maite zaitut nik...

    Ba al da abesti hori ezagutzen ez duen irakaslerik? Alaken!, Ranroberra!, Euskera oi euskera!, Akerra ikusi nuen... milaka abesti aita bakarrarentzat: Imanol Urbieta.

    Txiki-txikitatik musika izan du bere inguruan. Bertatik edan, bere barnean ongi hausnartu eta musika berria sortu du. Euskal Herriko herri eskola eta ikastola guztiek ezagutu dituzte Imanolek haurrei eginiko ehunka kantu. Euskal kulturan eta hezkuntzan haurrentzako zegoen hutsunea ongi betez, irakasleok erreferentzia ederra eta ia bakarra izan dugu urte askotan.

    Haurrak eta irakasleak hezi ditu Imanolek urtetan. Musika irakasle ugari igaro dira bere ingurutik. Bere euskalzaletasuna, haurrei zien maitasuna eta musika nola uztartzen zituen ezagutzeko zorte izugarria izan dugu askok.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus