Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Arno Stern: “Formulazioa ez da posible den zerbait, beharrezkoa den zerbait baizik”.

  • 22 urte besterik ez zituenean, gerrak utzitako umezurtzekin hasi zen lanean Arno Stern, 1946an. Orduan ikusi zuen haurrek beti gauza bertsuak margotzen zituztela, eta margotzen zituzten gauza horiek printzipio jakin batzuek gidatzen zituztela. Horrekin harrituta, jakin-mina piztu zitzaion, eta 60 eta 70eko hamarkadetan munduko hainbat leku bisitatu zituen, eskolatu gabeko haurrek zer eta nola margotzen zuten aztertzeko. Horrela aurkitu zuen formulazioa, sistema autonomoa, egituratua eta unibertsala. Parisen Closlieu izeneko tailerra sortu zuen, eta han bizi izan duen esperientzia munduko hainbat bazterretan ezagutarazi du; izan ere, han gertatzen den margotzeko jolasak parekorik ez duela dio. Euskal Herrira ere, hori ezagutaraztera etorri zen abenduan, eta guk harekin egoteko aukera izan genuen. Hitzaldia eman aurretik, formulazioari buruz eta margotzeko jolasari buruz aritu ginen Sternekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus