Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ekdotika kartografikoa: Bilbo eta Arrigorriagako toponimia eta mapagintzaz

  • Autores: Ander Ros Cubas
  • Localización: Enseiukarrean: Deustuko Unibertsitateko aldizkaria, ISSN 1130-8192, Nº. 3, 1987, págs. 35-63
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Testo kartografikoen kritika testuala edo, izenburuak dioen bezala, ekdotika kartografikoa gaia duen lan honetan planteiatzen da kartografia, materiale linguistikoez ere hornitua den aldetik, testo linguistikotzat hartzearen alternatiba.

      Eredutzat hartu ohi den kartografia geografikoan bigarren edo hirugarren mailako mezuen kategorian sailkatzen da informazio Iinguistikoa, eta ondorioz ez zaio azterketa berezirik eskaintzen. Kartografia linguistiko izena daraman diziplina, aldiz, mezu linguistiko hutsezkoetan gelditzen da, kartografia geografikoa, eta bere osagai linguistikoa ere inoratuz.

      Filologia tradizionalean garatutako kritika testuala, edo ekdotika zentzu zabalago batez, testo literarioez arduratu izan ohi da soilik, baina bere metodologia eta planteiamenduak errez estrapola daitezke idatzia den edozein testotara. Ekdotikaren zeregin nagusia testoa kopietan suerta dakizkiokeen erratuez gabeturik, jatorrizkoa legez, aurkeztea izanik, ez dauka funtsean testo jakin batzuetara mugatu beharrik.

      Testo literarioa eta kartografikoa ez dira, bistakoa denez, berdinak.

      Bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak ditu; bata lerrozkoa eta konnotatiboa da bestea ez-Ierrozkoa eta denotatiboa den bitartean. Bata eta bestearen kopia prozesuak ere, noski, ez dira guztiz berdinak, ezta, antza haundia izan arren, bakoitzean gertatzen diren errakuntzak ere.

      Kritika testualean gure artean usadiokoa bihurtu den Blecua Semeak dakarkigun metodoa hartu dugu eredu testo kartografikoetan gertatzen diren erratuen sailkapena eta azterketa egiteko orduan. Azkenez lanaren zatirik haundiena hartzen duen atalean Bilbo-Arrigorriagako kartografia harturik, ekdotikaren aplikapen bat entseiatzen da, metodoaren froga eta argigarri.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno