}

Ondo entzuten ez baduzu...

2003/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria

Entzumen-galera nahiko gauza usua da. Azkeneko datuen arabera, Espainian bi milioi pertsonatik gora daude arazo horrek jota, hau da, biztanleen % 5 inguru. Arazo bat dutela onartzea eta soluzio egokia aurkitzea: horixe da arazo hau dutenen bizi-kalitatea hobetzeko bide bakarra. Egia esan, azken aurrerakada teknologikoei esker, askoz ere eramangarriagoa da gaur egun garai batean baino. Lau hilabete egin aurretik Hamabi-hemezortzi hilabete bitartean Bi urterekin Hiru urtetik sei urtera bitartean

Zergatik galtzen da entzumena?

Hipoakusia esaten zaio pertsona baten entzumen-zorroztasuna edo entzuteko gaitasuna gutxitu eta maila normalaren azpitik geratzeari. Eta hori gertatzeko arrazoiak asko eta oso diferenteak dira:

  • Aurrekin familiarrak, haurdunaldian amak izandako infekzio birikoak (errubeola, GIBa, etab.), garezurraren malformazioak edo erditze goiztiarrak (jaioberriaren pisua 1.500 kg-tik azpikoa bada) nahiko arrazoi badira jaiotzaren unetik beretik entzumenaren prozesu konplexuan parte hartzen duten pieza eta mekanismoetako batzuren funtzionamendua behar bezalakoa ez izateko. Eta horrek, noski, arazoak eragiten ditu entzumenean.
  • Aurreraxeago, meningitisak edo otitis seroso iraunkorrak dezente gutxi dezakete gure entzuteko gaitasuna.
  • Denborak aurrera egin ahala, pertsona zahartzen doan heinean, entzumena ere murriztuz doa, 60 urtetik aurrera batez ere.
  • Buruan hartutako kolpe gogorrak eta zarata handia dagoen tokietan egotea ere (tapoirik gabe leku zaratatsuetan lan egitea, musika ozenegi entzutea, etab.) oso kontuan hartu beharreko arrisku-faktoreak dira.

Azken orduko tratamenduak

Bitxia badirudi ere, adineko pertsonak hobeto egokitzen dira entzumen-galerara ikusmen-galerara baino. Norbaitek ongi ikusten ez badu berehala joaten da okulistarengana, eta honek antiojoak jartzen dizkio; baina ez da gauza bera gertatzen entzumeneko arazoekin. Hirugarren adinekoen artean egindako inkesta batek argi utzi duen bezala, zaharren % 6,2k du entzumena hobetzeko protesiren bat, baina horietatik erdiak ez du erabiltzen: deserosoak direlako, garestiak direlako, oraindik ere akatsak dituztelako, eta, azken finean, erabiltzaileak ez duelako protesiarekin hobekuntza handirik nabaritzen.

Azken belaunaldiko audifonoek, ordea, (audifono analogiko esaten zaie) sentikortasun handiagoa dute aurretik datorren soinuarekiko, eta horrela pertsonak hobeto entzuten du begiratzen duen norabidean. Gainera, protesi berri hauek zarataren eta hizketaren artean bereizteko gai dira, eta murtxikatzerakoan edo telefonoz hitz egiterakoan sortzen diren txistu-hotsak eliminatzen dituzte.

Hobeak, sentikorragoak eta indartsuagoak izateaz gain, protesi txikiagoak egiten ahalegindu dira ekoizleak, ia ikusezinak bilakatzeraino. Badira belarri atzeko protesiak, badira kanalaren barruan ezartzen direnak (entzunbidean jartzen direnak azkazal baten tamainakoak izan ohi dira), eta baita betaurrekoen beso edo patillei lotzen zaizkienak ere.

Azken belaunaldiko audifonoek sentikortasun handiagoa dute arretik datorren soinuarekiko; horrela, pertsonak hobeto entzuten du begiratzen duen norabidean.

Baina aurrerapausorik nabarmenena kokleako inplanteetan eman da. Operazio baten bidez, espezialistak dispositibo edo gailu bat ezartzen dio pazienteari barne-belarrian, koklearen funtzioak betetzeko. Inplanteak seinale akustikoak jaso, eta nerbio auditiboa kitzikatzen duten seinale elektriko bihurtzen ditu. Ondoren, seinale elektriko horiek, nerbio-bulkadak bailiran, garunera eramaten dira, han interpretatzeko

‘entzuteko’

Emaitzak harrigarriak izan daitezke, batez ere lehendik ere beren gaitasun linguistikoa garatua zuten pertsonen artean. Gainera, jaiotzatik bertatik gorrak diren umeen edota oso goiz gortutako umeen arteko komunikazioa hobetzeko aukera oso egokia izan daiteke. Dena den, ebakuntza kirurgikoaren ondotik errehabilitazioa ezinbestekoa da: 3-4 asteren buruan, paziente asko esaten zaien % 80 inguru ulertzera iristen dira, solaskidearen ezpainetan irakurtzen aritzeko premiarik gabe. Soinuak zertxobait metalizatuak antzematen dira, baina afektatuak entzumenaren parte handi bat berreskura dezake inplanteari esker.

Eta zu, irakurle, entzumena galtzen ari zara?

  • Adi-adi egonda ere, ezin dituzu hizketaldi bateko hitz guztiak ulertu. Hariari jarraitzen diozu, baina informazio garrantzitsua galdu egiten duzu.
  • Soinu akutuak dira oharkabean gehien galtzen dituzunak.
  • Solasaldietan gero eta gutxiago hartzen duzu parte, gaizki ulertzeko edo garaiz kanpo aritzeko beldurrez.
  • Ingurukoek jakinarazten dizute telebista edo irratia oso altu dauzkazula.
  • Batzuetan ez duzu erreakzionatzen zure izena, telefono-hotsa, iratzargailua edo etxeko txirrina ‘entzutean’.
  • Zure ahotsa ere gero eta ozenago erabiltzen duzu solasaldi normalean.

Entzuteko gaitasuna neurtu egin daiteke eta, horretarako probak asko diren arren, audiometria da funtsezkoena. Gela intsonorizatuan egiten da, eta audiometroaren bidez, frekuentzia eta intentsitate jakineko soinuak jaulkitzen dira, pazienteak identifika ditzan. Horrela jakin dezake espezialistak zein soinu aditzen diren eta zein ez.

Baina, soinu-uhinak garezurreko hezurren bidez ere transmititzen direnez, audiometria aereoaz gain hezurrezkoa ere egiten da. Eta soinu-audiometria osatzeko audiometria bokala burutzen da: pazienteari esaldiak, hitzak entzunarazten zaizkio, ea nola bereizten dituen ikusteko.

Gorreria-motak

Gorreria edo hipoakusiaren arrazoiak asko izan daitezke, lehen ikusi dugun bezala, baina belarriko zein egiturari eragiten dion kontuan hartuta, bi talde nagusi sailka daitezke: transmisio edo kondukzioko hipoakusiak eta pertzepziozko hipoakusiak edo neurosentsorialak.

Transmisio edo kondukzioko hipoakusiak

Kasu hauetan kanpoko eta/edo erdiko belarrian dago arazoa. Soinu-uhinak ez dira behar bezala iristen barne-belarrira, eta ez dira behar bezalako intentsitatearekin entzuten. Soinu grabeak dira gehien erasaten direnak.


Pertzepziozko hipoakusiak edo neurosentsorialak

Kasu hauetan asaldura barne-belarriko lesio batengatik gertatzen da, entzumen-nerbioaren edo garunean soinua atzematen duen gunearen lesio batengatik. Prozesu infekziosoak, inflamatorioak, toxikoak nahiz degeneratiboak egon daitezke egitura delikatu horien lesioen atzean. Soinu akutuak (tinbre edo telefonoen txirrinak, esaterako) dira gutxien entzuten direnak, baina ohizkoa da era berean entzundakoa ongi ez ulertzea. Normalean lesioak atzeraezinak izaten dira, eta soluzio bakarra soinuak anplifikatzen dituzten protesiak erabiltzea da. Audifonoa erabili arren emaitzak onak ez badira, kokleako inplanteak egiten saiatzea da alternatiba egoki bakarra.

Nola detektatu haurtxoak ez duela ongi entzuten

Gurasoak ezinbestekoak dira haurtxoaren ustezko entzumen-arazoak detektatzeko. Diagnostikoa garaiz egin eta berehala tratamendua egiten hasiz gero, arazoaren ondoriorik larriena (umeak ez hitz egitea) prebeni daiteke. Onena sei hilabete egin aurretik tratatzea da, baina zoritxarrez kasu asko eta asko bi urte eta erdi pasatu ondoren hasten dira diagnostikatzen. Garaiz ibili, beraz!

  • Umea ez da esnatzen kolpe edo hots gogorrekin (zintzarria, kanpai-hotsak, etab.).

Zazpi hilabeterekin

  • Ez da saiatzen soinua nondik datorren jakiten.
  • Ezagutzen dituen pertsonen ahotsa entzun eta ez du erreakzionatzen.
  • Ez da konturatzen pertsonak hurbildu zaizkiola, eta horregatik ez ditu begiak mugitzen horien bila.
  • Ez du zizakadurarik egiten, ezta soinu edo hotsik imitatzen ere.
  • Ez du erreakzionatzen txirrinarekin edo telefono-hotsarekin.
  • Ez du erantzuten bere izena esanda, eta bere ikus-eremutik at sortutako hots edo zaratek ere ez dute ikaratzen.
  • Ez da hasi hitz egiten, ez du hitzik esaten.
  • Ezin du hitz sinplerik esan, ezta esaldi oso-oso sinplerik egin ere.
  • Ez die erantzuten galdera oso-oso oinarrizkoei, galdera horiek interpretatzeko keinu lagungarririk egin ezean.
  • Umeak ez dio begiratzen hitz egiten ari zaionari.
  • Bere garapen linguistikoa ez da normala eta egokia bere adinerako.
  • Hitz solteak esaten dituenean, normalean oihuka aritzen da.
  • Galdera bat egiten zaionean, oso ohikoa da “zer?” erantzutea.
  • Telebista edo musika oso ozen jarri ohi ditu.
  • Barnerakoia da, isila, bere munduan egoten da. Beste umeekin erlazionatzea asko kostatzen zaio.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia