Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hitzik gabeko komunikazioak irakaslearen diskurtsoan eta ikasgelan duen eragina

Laura Cerdán Martínez, Boni Urkizu

  • Artikulu honetan, testuinguru gisa, komunikazio-eredu bat aurkezten dugu bere barnean hitzik gabeko komunikazioa hartzen duena.

    Izan ere komunikazio-mota hori, sistema bat denez, beste sistemekin elkarrera­ginean, informazio-iturri ugaria baita. Ondoren, komunikazio horren iker­ketan ari diren disziplinak aipatuko ditugu eta komunikazio-modu hori ikasgelako esparruan kokatuko dugu. Gero, irakaslearen diskurtsoan ez,hitzezkoa zertarako den azalduko dugu, irakaskuntzako jardunaren aribide ez-hitzezkoak sailkatzen dituzten ereduak aurkeztuz, eta, azkenik, ikasgelako bizitzan, eta bereziki ikasleekiko elkarreraginean, hitzik gabeko komunikazioak dituen inplikazioak aztertuko ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus