Hitzaldi honetan, Xabier Olarrak beste itzultzaile batekin batera jardun duen itzulpen-lanei buruz hitz egiten digu: Hobbita, Jakobian eraikina, Zerua gainbehera dator eta Eserleku hutsa.
Lehen hiru itzulpenen kasua antzekoa da. Guztietan, batetik, ahal den mailarik onena bilatzen zen sorburu hizkuntzari dagokionez, eta, bestetik, ahal den ezagutzarik handiena erabili beharreko literatur hizkuntzari dagokionez (bertsotan itzultzeko, Korana bezalako liburu baten zatiak itzultzeko...).
Eserleku hutsaren itzulpenaren kasua, berriz, bestelakoa da: editorialaren eskakizunetara egokitu beharrak lau eskutara aritzea eskatzen zuen. Izan ere, Gabonetako merkaturako itzulirik behar zuen liburuak (600 bat orrialde), eta itzultzaileek ezin zioten heldu urrira arte.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados