Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa

  • Autores: Iñaki García Fernandez, Andoni Barreña Agirrebeitia, Maria José Ezeizabarrena Segurola, Inger Margareta Almgren Spare, Nekane Arratibel Insausti, Julia Barnes Mason
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 88, 2014, págs. 33-72
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Artikulu honetan MacArthur-Bates Communicative Development Inventories-III tresnaren euskarazko bertsioaren emaitzak biltzen dira, alegia, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda-IIIrenak (KGNZ-III). Tresna hori 30 eta 50 hilabete bitarteko haur euskaldunak dituzten gurasoei dago zuzendua eta haurren euskarazko lexikoaren eta morfologiaren erabilera, hitzak esaldi berean elkartzeko gaitasuna, ekoitzitako hiru esaldi luzeenen batez besteko luzera hitz eta morfemaka neurtuta, ekoitzitako esaldien konplexutasun morfosintaktikoa eta zenbait hizkuntza-kontzepturen erabilerari buruzko datuak biltzeko osatua dago. Puntuazio normatiboak 1.024 haurren datuetan oinarritu dira. Lan honetan eskala bakoitzeko emaitzak aurkezten dira, baita pertzentilak eta galdetegia ere eranskinetan. Erdietsitako datuek KGNZ-IIIren fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzen dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno