Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ikaskuntza pertzeptiboa: aldibereko aurre-esposizioaren efektua

Naiara Arriola Garicano, Joana Pérez, Gumersinda Alonso Martínez

  • Arratoiekin eginiko bi esperimentutan aldibereko aurre-esposizioaren efektua baloratzen saiatu gara zapore-abertsio baldintzatuaren teknika erabiliz, zeinean zapore berdina baina kontzentrazio ezberdinak jasotzen diren. Lehenengo esperimentuan, aurre-esposizioa jarraitua eta luzea izan zen (24 ordukoa, 28 egunetan zehar); bigarren esperimentuan, aldiz, aurre-esposizioa diskretua eta motza izan zen (30 minutu goizean eta 30 arratsean, 4 egunetan zehar). Espero genuenaren kontra, bi esperimentuetan, erantzun baldintzatuaren orokortzea ez zen gutxitua gertatu aldibereko aurre-esposizio baten ondoren, bloketako aurre-esposizio batekin konparatuz. Hala ere, erantzun ezberdina erregistratu genuen estimulu baldintzatu eta frogazko estimuluarekiko bigarren esperimentuan, aldibereko aurre-esposizio baten ondoren. Emaitza hauek, estimuluen konparazio-prozesuak ikaskuntza pertzeptiboan duen zerikusiarekin eztabaidatuak izango dira.

    GAKO-HITZAK: Ikaskuntza pertzeptiboa · Aldibereko aurre-esposizioa · Orokortzea · Ezkutuko inhibizioa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus