Ikerlan honetan 16tik 30 hilabetera bitarteko 975 haur euskaldunen hizkuntza-ekoizpena aztertzen da, lexikoaren eta morfologiaren garapenari zehatz begiraturik. Ikertzaileek hiru hipotesi nagusi jorratzen dituzte, honako ondorio nagusietara iritsiz: morfologia-elementuak mailakatuta agertzen dira, morfologia-elementuak gauzatu ahal izateko haurrek aurretik masa lexiko jakin batez jabetu behar dute, eta lehenago haur gutxiren ekoizpenean oinarrituta egindako ikerketa longitudinaletan aurkitutako morfologia-elementuen hurrenkera bera gertatzen da oraingo honetan ere.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados