Udane Olaziregi Cuevas, Dante U. Morales Cabrera, Mikel Merchan, A.L. Aretxabaleta, Ibai Ulacia Garmendia
Gaur egun energia metatze sistemek garrantzi handia dute, batez ereindustria arloan. Are gehiago, europar batzordeak 2050. urtera begira hartutakodeskarbonizazio prozesurako konpromezuak direla eta. Horretarako kandidatua denenergia metatze teknologia bat inertzia-bolante sistema da, besteak beste, energiaespezifiko handia eta % 90 -eko efizientzia izatera iritsi ahal delako.Ikerketa lan honetan, konpositezko inertzia-bolante azkar eta arin baten diseinuberritzaileak aztertzen dira, inertzia-bolantearen efizientzian eragin zuzena duten bialdagaietan bide berriak aztertuz: materialaren erresistentzia espezifikoa (�max/�) etakoefiziente geometrikoa (K). Fabrikazio gehigarriak (“additive manufacturing”) zuntzjarraizko konpositeen arkitektura berriak ahalbidetzen ditu, tokian-tokiko tentsio egoerarahobeto egokituz, orientazio ez-konbentzionalak erabiliz. Bestalde, optimizaziotopologikoak proposatzen dituen geometria konplexuagoak fabrika daitezke, Kkoefiziente altuagoak lortuz.Aztertu diren diseinu aukera guztietatik, emaitza onena eman duen soluzioa 11 Wh/kgrainoko energia espezifikoa metatzera iritsi da. Izan ere, fabrikazio gehigarriaren garapenberriek zuntz-edukia handitzeko aukera ematen dutenez, emaitza hobeagoak lortukodirela espero da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados