Eneko Axpe Iza, Fernando Plazaola Muguruza, J.A. García, José Luis Vilas Vilela, J.-M. Laza-Rein, L.M. León Machado
Forma-memoria duten polialkenamerrean oinarritutako polimero erdikristalinoekerabilera potentzialak dituzte industriaren eta osasunaren arlo ugarietan: ehun-gai adimentsuetan,ontzien fabrikazioan, muntatze-teknologietan edota biomedikuntzan, besteak beste [1].Ikerlan honetan, positroien deuseztapenerainoko bizi-denbora espektroskopia (PositronAnnihilation Lifetime Spectroscopy (PALS), ingelesez) teknikaz baliatuz, 0, 1, 2, 3, 5 eta 7 %wtdikumilo-peroxidoa (DCP) duten poliziklookteno (PCO) laginak aztertu ditugu.PALS teknikarekin positroien bizidenbora neurtu egiten da aztertu nahi den materialean.Neurketa hauek, laginaren zenbait propietatei buruzko informazioa eskaintzen digute. Gure kasukonkretu honetan, lagin bakoitzaren bolumen askearen neurria eta bolumen aske frakzionalakalkulatu ditugu. Datu hauek, aurreko ikerlan batean [1] lagin bakoitzerako neurtutako formamemoriarenitzultze indarraren balioekin konparatu ditugu. Bolumen aske frakzionalaren eta formamemoriarenitzultze indarraren balioekin konparatuz, beraien arteko korrelazioa topatu dugu.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados