E. Garaio, Fernando Plazaola Muguruza, J.M. Collantes, I. Castellanos, M. Insausti, Izaskun Gil de Muro Zabala, Jose Angel Garcia
Gaur egun, magnetita nanopartikulek garrantzi handia daukate bio-medikuntzarenhainbat arlotan eta batez ere, minbiziaren aurkako terapia esperimental berria den hipertermiamagnetikoan. Terapia berri horren testuinguruan, magnetita nanopartikulek irrati-maiztasunekoeremu magnetikoetatik energia xurgatzen dute eta bero-iturri bilakatzen dira. Gure taldeak, irratimaiztasunekoeremu magnetikoak sortzeko gai den gailu elektromagnetiko bat diseinatu eta eraikidu laborategiko arratoietan hipertermia saiakerak egiteko helburuarekin. Gailu horretan, tamaina etamota ezberdineko magnetita nanopartikula sartu ditugu eta hauen xurgapen-tasa espezifikoak neurtuditugu. Xurgapen-tasa handiena duten nanopartikulak funtzionaltasuna lortzeko ligando organikoezberdinez inguratu ditugu, hauen xurgapen-tasaren aldaketa aztertzeko. Xurgapen-tasarenaldaketak ikertzeko, neurketa guztiak eremu magnetikoaren intentsitate eta maiztasunezberdinetarako errepikatu ditugu. Etorkizunean, ikerketa lan honetatik lortutako emaitzekin,laborategiko arratoiekin hipertermia saiakerak egin nahi ditugu.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados