Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Igorreko azentuaren korrelatu akustikoez

Aitor Iglesias Chaves, Naia Eguskiza Sánchez, Iñaki Gaminde Terraza, Lorea Unamuno Goiriena

  • Lan honen helburu nagusia Igorreko azentuaren korrelatu akustikoak aztertzea da, Igorreko azentuaren izari akustikoetan zein den garrantzirik handiena daukana zehazteko. Lana burutu ahal izateko 20 berbak osatutako grabazioak jaso dira. Sei izan dira informatzaileak: 1990-1992 urteen artean jaiotako hiru neska eta hiru mutil igorreztar. Inkesta 10 berbaz egon da osatua: 5 silaba bikoak izan dira, lehenengo silaba izanik azentuduna eta beste 5 hiru silabakoak, azentua erdian daukatenak. Denetara, 1.800 datu jaso eta aztertu dira Praaten bidez. Bokal bakoitzeko f0, iraupena, energia eta bokalen f1, f2 eta f3 aztertu dira. Azterketak egiteko kontuan hartu da: bokala azentuduna edo azentu bakoa den, berba silaba bikoa edo hirukoa den, azentu bakoetan azentuaren aurrekoa (aa) edo ostekoa den (ao) eta informatzaileen sexua. Azken sailkapena, multzokatze-azterketa eta dimentsio aniztunen eskala erabilita egin da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus